TXIRRINGAESKOLAN LH 6. MAILA
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Txirringaeskola jardueran parte hartu dute. Saio bakarrean, tailerra bi zatitan banatu da.
Alde batetik, ikasleek zirkuitu praktikoan parte hartu dute, bizikletaren gaineko trebetasunak lantzeko eta zirkulazio-egoera desberdinetan segurtasunez jokatzeko. Bestetik, atal teorikoan, bide-segurtasunari, zirkulazio-arauei eta mugikortasun jasangarriari buruzko hainbat eduki landu dituzte.
Jarduera oso aberasgarria izan da, eta ikasleek interes handiz eta parte-hartze aktiboarekin jarraitu dute saioa.