Jantokia erabiltzeko interesa dagoela adierazteak ez du esan nahi plaza erreserbaturik dagoela;
jantokiko berariazko paperak bete behar dira jantoki-zerbitzua eskatzeko. Epeak zorrotz
errespetatu behar dira. Jantokiko onarpena, eskatutako mailarako plazen erabilgarritasunaren mende egongo da.
● Matrikula berriek eta ikasturtean zehar egiten diren lekualdaketek jantokirako eskaera aldi
berean egingo dute, dagozkion paperak betez.
● Jantoki-zerbitzua erabiltzen ez duten ikasleek hurrengo ikasturtean matrikulatzeko ekainaren
lehenengo astean egin beharko dute.
● Plaza-eskaria eskaintza baino handiagoa izango denean, alderdi hauek hartuko dira kontuan:
o Tutoreak/ek lan egitea.
o Neba-arrebak eskolan egotea.
o Eskolan izandako antzinatasuna.
Jantokiko erreserbak egiteko aukera ezberdinak daude:
○ Irailean jardunaldi trinkoan BAI edo EZ.
○ Ekainean jardunaldi trinkoan BAI edo EZ.
○ Jardunaldi trinkoan 5 egun (astelehenetik ostiralera) erreserbatzeko aukera dago nahiz eta
jardunaldi zatituan 4 eguneko erreserba egin (astelehenetik ostegunera). Ezinbestekoa
izango da aurretiaz jakinaraztea.
● Jardunaldi zatituan: 5 egunekoa (astelehenetik ostiralera) edo 4 egunekoa (astelehenetik
● Baja: ikasturteko edozein unetan egin ahal izango da, 10 lanegun lehenago jakinarazita.
Ikasturte berean ezin izango da berriro alta eman, gurasoen lan-arrazoiengatik edo
familia-arrazoiengatik ez bada.
● Irailari eragiten dioten erreserba-aldaketak jantoki-zerbitzua hasi baino 5 lanegun lehenago
● Jardunaldi zatituari eragiten dioten erreserba-aldaketak jantoki-zerbitzua hasi baino 5 lanegun
lehenago bakarrik onartuko dira.
● Ekainari eragiten dioten erreserba-aldaketak apirilean banatuko den bazkalkideen datuak
egiaztatzeko dokumentuan egin ahal izango dira.
4. BAZKALKIDEEN DATUAK EGIAZTATZEKO DOKUMENTUA
Urtero apirilean jantokiko erabiltzaile guztiek fitxa bat eramango dute hurrengo datu hauek
baieztatzeko. Plaza ziurtatzeko, orria bete eta ezarritako epean entregatu behar da nahitaez:
● Ekaineko erreserba aldatzeko.
● Hurrengo ikasturtean jantoki-zerbitzua izena emateko.
● Jantokiko arduradunari hutsegitea email bidez jakinarazi behar zaio.
● Hutsegitea gutxienez astebetekoa bada menuaren prezioa % 50 murriztuko da.
● Programatutako talde-txangoek % 50eko deskontua ere izango dute, egun bakarrekoak izan
arren; familiek ez dute zertan abisatu. Ez da piknik-ik emango.
● Ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen ez badu, kuota osoa itzuliko da.
● Zerbitzu publikoen greba deialdietan sukaldariek greba egitekotan kuotaren %50 itzuliko da.
7. JANTOKIKO ORDAINAGIRIAK
Familien betebeharra da jantokiko ordainketa kontrolatzea.
● Ordainagiriak derrigorrez kontu korronte baten bidez ordainduko dira hilabetearen 10ean.
● Jantokiko zenbateko osoa 9 ordainagiritan hainbanatuko da.
● Ordaindu gabeko edo itzulitako 2 ordainagirik jankidearen BAJA ekarriko du.
● Ordainagiri bat itzultzen bada, hilabetearen 17an baino lehen, jantokiko kontu korrentean dirua sartu beharko da euro bateko errekarguarekin.
Jantokiko bekak familiek zuzenean hezkuntza atarian kudeatu ahal izango dute. Laguntza behar izatekotan eskolatik kudeatzen lagunduko da.
Nahiz eta aurreko urteetan bekaduna izan jantokiko ordainagiriak ordainduko dira beka baieztatu arte.
Jakinarazpen guztiak posta elektronikoz edo telefonoz egingo zaizkio jantokiko arduradunari berari.
Emaila: jantokia@kanpazar.net
Telefono zenbakia: 944833067