Lehenengo maila Alluitz Naturan
Lehenengo mailako ikasleek egun zoragarria igaro dute Alluitz Natura inguruan. Naturarekin harreman zuzena izateko aukera izan dute: basoa ezagutu, animaliak behatu eta talde‑jolasak egin dituzte. Egunak ikaskuntza, mugimendua eta emozio onak uztartu ditu, eta ikasleek esperientzia aberasgarri eta dibertigarria bizi izan dute.
Gure eskolan Iñaki Zubizarreta izan dugu, bizikidetza positiboaren eta bullying‑aren prebentzioaren inguruko hitzaldi hunkigarri eta indartsua eskaintzen.
Iñaki ez da soilik ACB ligan eta Europako txapelketetan ibilbide bikaina egin duen kirolaria; bere esperientzia pertsonala eta profesionala erabiliz, urteak daramatza indarkeria ezkutatuaren aurka borrokan. Bere haurtzaroko bullying‑esperientziak isiltasunetik ateratzea erabaki zuenetik, erreferente bilakatu da estatuan zehar: ikastetxeetan, unibertsitateetan eta erakundeetan hitzaldiak emanez, gazteei ahotsa emanez eta gizarteari begirada kritiko eta eraikitzailea eskainiz.
Bere mezua argia eta zuzena da: indarkeria ez da joko bat, eta prebentzioa komunitate osoaren ardura da.
Eskerrik asko, Iñaki, gure ikasleei ausardiaz, enpatiaren garrantziaz eta isiltasunaren hormak apurtzearen beharraz hitz egiteagatik. Zure ibilbide profesionala eta giza konpromisoa benetako inspirazio iturri dira.
Hemos tenido la oportunidad de contar con Iñaki Zubizarreta, quien ha ofrecido una charla emocionante y poderosa sobre la convivencia positiva y la prevención del acoso escolar.
Iñaki no es solo un deportista con una trayectoria destacada en la Liga ACB y en competiciones europeas; lleva años luchando contra la violencia silenciada, utilizando para ello su experiencia personal y profesional. Desde que decidió sacar a la luz lo vivido en su infancia, se ha convertido en un referente a nivel estatal: impartiendo conferencias en centros educativos, universidades y diferentes instituciones, dando voz a los jóvenes y ofreciendo a la sociedad una mirada crítica y constructiva.
Su mensaje es claro y directo: la violencia no es un juego, y la prevención es responsabilidad de toda la comunidad.
Gracias, Iñaki, por hablar a nuestro alumnado con valentía sobre la importancia de la empatía y la necesidad de romper los muros del silencio. Tu trayectoria profesional y tu compromiso humano son una verdadera fuente de inspiración.
ADI programaren xedea pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika garatzea da. Eskolan integratzeko, antolaketa prestatzen hasi gara , Curriculumak jasotzen duena ikastetxean inplementatzeko asmoz.
Hori dela eta, duela aste batzuk Haur Hezkuntzan Bee Bot aurkeztu genuen, aurreko astean 6. mailakoekin Scratchekin programatzen hasi ginen eta gaur 5. mailakoekin True True errobota programatzen ibili gara.
Hurrengo asteetan maila guztietan hedatuko dugu.
El objetivo del programa ADI es desarrollar el pensamiento computacional, la programación y la robótica. Para la integración en la escuela se ha comenzado a preparar una organización con el fin de implementar en el centro lo que recoge el Currículum.
Por eso hace unas semanas presentamos Bee Bot en Educación Infantil, la semana pasada empezamos a programar con Scratch con 6º y hoy con 5º hemos estado programando el robot True True.
En las próximas semanas lo llevaremos a cabo en todos los niveles.
1. mailakook Kaiku baserria ikustera joan ginen. Hor gauza asko azaldu zizkiguten: 0 KM-aren garrantzia, mendiak garbi egoteak suteak saihesten dituela, nola zaindu behiak, errobotek nola funzionatzen zuten.... eta, gainera, opari bana eman ziguten.
Goiuriko ur jauzia ikustera ere joan ginen baina ez zegoen urik. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.
Bideotxo honetan behiei janaria ematen ikus gaitzakezue.
Ez galdu hainbat ikaslek interpretaturiko soinu-banda.
Lehen Hezkuntzako ikasleekin proiektu bat abiatu dugu jolastoki orduan, garapen fisikoa, soziala eta emozionala sustatzeko. Segurtasuna, inklusioa eta elkarbizitza ardatz, jarduerak astean zehar gehiagotan eskaintzea da hurrengo pausoa!
Hemos puesto en marcha un proyecto con alumnado de Educación Primaria durante el recreo, para fomentar su desarrollo físico, social y emocional. Con la seguridad, la inclusión y la convivencia como ejes, el siguiente paso es ofrecer estas actividades más veces a lo largo de la semana.
"Txirringa eskolan" taldea etorri da gure eskolara eta bi talde egin ditugu bi ekintza desberdinak egiteko eta ikasteko. Bizikleta baten konponenteak eta konponketak. Bestean gynkana batekin disfrutatu dugu.